Latex

2019(e)ko urtarrilaren 21(a), astelehena

DBH 4 ZIENTZIA: UKIMENA

Ukimena

Larruazala ukimenaren zentzumen-organoa da. Presioa, tenperatura, mina eta abar hartzen dituzten zentzumen hartzaileak ditu. 

Larruazalak bi geruza ditu:
  • Epidermisa. Kanpo-geruza da. Geruza horren kanpoaldea zelula hilez osatuta dago, eta etengabe erortzen dira, ezkata gisa. 
  • Dermisa. Barne-geruza da. Odol-hodiak ditu, bai eta ukimenaren zentzumen-hartzaileak ere.

Ukimenaren bidez askotariko informazioa hartzen dugu: objektuen forma eta testura, hotza, beroa, mina… Larruazaleko gune batzuetan zentzumen-hartzaile gehiago ditugu beste batzuetan baino, eta hortaz, ukimen-sentikortasun handiagoa dugu gune horietan; esaterako, hatzetan eta ezpainetan. 


Azalpena:
EKI Proiektua rena da.