Ikusmena
Objektuen kolorea, forma eta tamaina eta zer distantziatan dauden hautematen dugu ikusmenaren bidez, argiari esker.
Begiak ikusmenaren organoak dira. Argi-estimuluak hautematen dituzte, erretinako zentzumen-hartzaileei esker.Begiak bi atal ditu:
- Begi-globoa. Likidoz betetako esfera bat da, hiru geruza dituena; haietako bat erretina da.
- Organo erantsiak. Begia babesteaz gain, haren mugimendua eragiten dute. Bekainak, betileak, betazalak, malko guruinak eta begiko giharrak dira.

INTERESGARRIA