Latex

DBH 4: E: PROGRAMAZIOA ZIENTZIA APLIKATUAK


4. MAILAKO
 LANBIDE JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK
IKASGAIAREN PROGRAMAZIO LABURRA

IKASGAIAREN EZAUGARRIAK MAILA HONETAN
• Ikasgai hau Ibilbide Aplikatuetan eskaintzen da.
• Beste urteetako Zientzia(Natur Zientziak, Fisika, Kimika, Biologia) ikasgaien ikuspuntu praktikoa da.
• 3 ordu astean.
HELBURU OROKORRAK
Departamentuaren programazioan daude.
EDUKIAK
Laborategia: antolaketa, materialak eta segurtasun arauak.
IKTak erabiltzea laborategiko lan esperimentalerako.
Esperimentazio teknikak fisikan, kimikan, biologian eta geologian.
Zientziaren aplikazioak lan jardueretan.
Kutsadura: kontzeptua eta motak.
Atmosferaren kutsadura.
Lurzoruaren kutsadura.
Uraren kutsadura.
Kutsadura nuklearra.
Hondakinen tratamendua.
Oinarrizko nozio esperimentalak ingurumeneko kimikari buruz.
Garapen jasangarria.
I+G+B kontzeptua.
Garrantzia gizartearentzat. Berrikuntza.
Ikerketa proiektuak.

UNITATEAK ETA DENBORALIZAZIOA
1. ebaluazioa
2. ebaluazioa
3. ebaluazioa
Laborategia: antolaketa, materialak eta segurtasun arauak.
IKTak erabiltzea laborategiko lan esperimentalerako.
Esperimentazio teknikak fisikan, kimikan, biologian eta geologian.
Zientziaren aplikazioak lan jardueretan.

Kutsadura: kontzeptua eta motak.
Atmosferaren kutsadura.
Lurzoruaren kutsadura.
Uraren kutsadura.
Kutsadura nuklearra.
Hondakinen tratamendua.
Oinarrizko nozio esperimentalak ingurumeneko kimikari buruz.
Garapen jasangarria.
I+G+B kontzeptua.
Garrantzia gizartearentzat. Berrikuntza.
Ikerketa proiektuak.

METODOLOGIA ETA BALIABIDEAK
Ikasketa eraikitzailea izanen da. Gaia hasi aurretik beharrezkoak diren kontzeptuak (aurreko ikasturteetan ikasitakoak) gogoratuko ditugu, hortik abiatuta gaia lantzeko. Motibazioari eragiteko ahal den neurrian errealitatetik hartutako adibideak erabiliko dira azalpenak emateko. Behar hainbat adibide eta ariketa ebatziko ditugu arbelean teoria eta prozedura garrantzitsuenak lantzeko. Unitate bakoitzaren amaieran ariketak proposatuko zaizkie ikasleei eman diren eduki guztiak lantzeko eta erabiltzeko.
Egunero klasean egindakoa birpasatzeaz gain, askotan bidaliko zaie ikasleei etxean egin beharreko lanen bat. Gelan ez dira ariketa guztiak zuzenduko. Hala ere, ikasleak zerbait ulertzen ez badu edo ariketaren bat bereziki egitea nahiko balu, hurrengo egunean irakasleari eskatuko dio.
Koadernoa edonoiz eskatu ahalko zaio ikasleari bere lanari buruzko beste datu bat izateko. Horregatik orriak artxibatzeko dituen koadernoa erabiltzea komeni da, irakasleak eskatzean koaderno osoa eraman behar ez izateko.

EBALUAZIO IRIZPIDEAK
Departamentuaren programazioan daude.
EBALUAZIO PROZEDURAK
Lanetan, azterketetan, kontroletan eta probetan honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:
  • Ikasleak erakusten duen zehaztasuna eta ebazteko prozesuan izaten duen aurkezpen eta argitasun egokia.
  • Idazkera matematiko zuzena.
  • Ariketa edo problemaren garapen egokia.
Bai taldeka, bai banaka ikasleek egindako lan espezifikoak hartu ahal dira kontuan.
Ikasleek baimena izanen dute kalkulagailuak erabiltzeko hainbat ariketetan izan ezik.
KALIFIKAZIO ETA ERREKUPERAZIO SISTEMA
Unitate bakoitzaren ondoren azterketa bat eginen dugu eta ebaluazio bakoitzean haien arteko batez bestekoa kalkulatuko dugu baldin eta azterketetan lortutako nota 4,00 edo gehiago bada. Irakasleak, aldez aurretik abisurik eman gabe, probatxoren bat egin dezake, ikasleak barneratutakoaren hausnarketa egiteko. Ikasleak honela lortutako nota 5,00 edo gehiago bada, hurrengo atalak kontuan hartuko zaizkio kalifikatzeko:
·         Ikasturtean zehar egindako azterketak: %40    
·         Lan koadernoa (ordena, ariketak,  …): %10
o   Klasean emandako azalpenak, lantzen ditugun kontzeptuen azalpenak edo/eta definizioak, klasean egindako ariketak, etxerako lanak.
o   Laburpenak edo/eta eskemak
o   Txukuntasuna: AZALA ( Izena, abizena, klasea, gaiaren tituloa), gaian landuko duguna, orriak zenbakitutak, letra garbia.
o   Portafolios batean entregatu puntualtasunez.
·         LABORATEGIKO PRAKTIKEN GARAPENA ETA TXOSTENAK: %20
o   Laborategiko arauak errespetatzea eta irakasleak esaten duena beti egitea.
o   Praktikak interesarekin egitea
o   Materiala tentuz eta modu egokian erabiltzea.
o   Datuak ahalik eta modu zehatzean hartzea.
o   Laborategi txostena egoki betetzea, atal guztiak betetak eta txukuna.
·         Lanak: %10
o   Lanak interesarekin egitea.
o   Klaseko orduak probestu lana egiteko.
o   Eskatzen diren atal guztiak eta baldintza guztiak betetzea.
o   Puntualtasunez entregatzea.
o   Aurkezpena
·         Ikaslearen jarrera %20
·         Klasearen dinamikan positiboki eragitea:
·         klasea hastean bakoitza bere tokian eta materiala prest edukitzea,
·         irakaslearen azalpenak arretaz entzutea,
·         hitz egin nahi duzuenean txanda eskatzea eta besteen txanda errespetatzea,
·         irakaslea eta ikaskideak errespetuz tratatzea,
·         bakarkako lanak bakarka egitea eta taldean direnean egoki parte hartzea,
·         klasea ahalik eta gehien probestea.
·         Parte hartzea:
·         irakaslearen galderak erantzutea,
·         zalantzak galdetzea( zuk dituzun zalantzak beste askok izango dituzte, galderak egitea guztiontzat onuragarria da),
·         jarduerak zuzentzean parte hartzea eta zalantzak galdetzea.
·         Klaseko jarduerak eta etxeko lanak egitea
·         Lanak puntualtasunez entregatzea.
·         Laborategiko arauak errespetatzea.
Ikasleak ebaluazioren bat gainditzen ez badu, dagokion berreskurapena egin beharko du.
Ikasturtearen bukaeran hiru ebaluazioen noten arteko batez bestekoa kalkulatuko da. Modu honetan gainditzen ez duenak, ekainean suspenditutako ebaluazioa(k) berreskuratu beharko d(it)u.
3. ebaluazioko berreskurapena egiteko astirik ez balego, ekaineko azterketa  egunean egingo da.
Lehen deialdian  gainditzen ez duen ikasleak bigarren deialdia prestatzeko ikassaioetara etortzeaz gain ikasgai osoko Nahikotasun azterketa egin beharko du eta gainditzeko gutxieneko nota 5,00 izanen da.
OHARRA
Programazio hau ez dago itxita. Ikasturtean zehar zerbait aldatu beharko balitz (arrazoi pedagogikoak direla eta, egutegiaren gorabeherak direla eta … ) ikasleei jakinaraziko zaie.
Burlata, 2018ko iraila

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina