Latex

2019(e)ko urtarrilaren 14(a), astelehena

DBBH 4 ZIENTZIA APLIKATUA ZENTZUMENAK

Zentzumen-hartzaileak

Pertsonok etengabe jasotzen dugu informazioa gorputzaren barnetik zein kanpotik. Informazio horiei estimulu esaten zaie, eta zentzumen-hartzaileei esker hartzen ditugu.

Zentzumen-hartzaileak informazioa hartu eta nerbio-bulkada bihurtzen duten nerbio-zelulak dira.

Hartzaileetako nerbio-bulkadak nerbioen bidez igortzen dira nerbio-sistema zentralera, eta hark informazioa jasotzen du, interpretatzen du, eta erabakia hartzen du.

Zentzumen-hartzaileak non dauden, bi mota bereizten dira:
  • Barne-hartzaileak. Organismoaren barnean daude, eta gure gorputzaren egoera orokorrari buruzko informazioa hartzen dute (egarria, pixagalea, osasun-arazoak, jarrera…). 
  • Kanpo-hartzaileak. Kanpoko informazioa hartzen dute (argia, hotsak, larruazalaren gaineko presioa, usainak, zaporeak…). Batzuk elkartu egiten dira, eta zentzumen-organoak osatzen dituzte.

LOTURA INTERESGARRIA