Ukimena
Larruazala ukimenaren zentzumen-organoa da. Presioa, tenperatura, mina eta abar hartzen dituzten zentzumen hartzaileak ditu.
Larruazalak bi geruza ditu:
- Epidermisa. Kanpo-geruza da. Geruza horren kanpoaldea zelula hilez osatuta dago, eta etengabe erortzen dira, ezkata gisa.
- Dermisa. Barne-geruza da. Odol-hodiak ditu, bai eta ukimenaren zentzumen-hartzaileak ere.