4. MAILAKO
LANBIDE JARDUERARI APLIKATUTAKO ZIENTZIAK
IKASGAIAREN PROGRAMAZIO
LABURRA
|
IKASGAIAREN
EZAUGARRIAK MAILA HONETAN
|
|||
• Ikasgai hau Ibilbide Aplikatuetan eskaintzen
da.
• Beste urteetako Zientzia(Natur Zientziak, Fisika, Kimika,
Biologia) ikasgaien ikuspuntu praktikoa da.
• 3 ordu astean.
|
|||
HELBURU
OROKORRAK
|
|||
Departamentuaren programazioan daude.
|
|||
EDUKIAK
|
|||
Laborategia: antolaketa, materialak eta
segurtasun arauak.
IKTak erabiltzea laborategiko lan
esperimentalerako.
Esperimentazio teknikak fisikan, kimikan,
biologian eta geologian.
Zientziaren aplikazioak lan jardueretan.
Kutsadura: kontzeptua eta motak.
Atmosferaren kutsadura.
Lurzoruaren kutsadura.
|
Uraren kutsadura.
Kutsadura nuklearra.
Hondakinen tratamendua.
Oinarrizko nozio esperimentalak ingurumeneko
kimikari buruz.
Garapen jasangarria.
I+G+B kontzeptua.
Garrantzia gizartearentzat. Berrikuntza.
Ikerketa proiektuak.
|
||
UNITATEAK
ETA DENBORALIZAZIOA
|
|||
1. ebaluazioa
|
2. ebaluazioa
|
3. ebaluazioa
|
|
Laborategia: antolaketa, materialak eta segurtasun
arauak.
IKTak erabiltzea laborategiko lan
esperimentalerako.
Esperimentazio teknikak fisikan, kimikan,
biologian eta geologian.
Zientziaren aplikazioak lan jardueretan.
|
Kutsadura: kontzeptua eta motak.
Atmosferaren kutsadura.
Lurzoruaren kutsadura.
Uraren kutsadura.
Kutsadura nuklearra.
Hondakinen tratamendua.
Oinarrizko nozio esperimentalak ingurumeneko
kimikari buruz.
|
Garapen jasangarria.
I+G+B kontzeptua.
Garrantzia gizartearentzat. Berrikuntza.
Ikerketa proiektuak.
|
|
METODOLOGIA
ETA BALIABIDEAK
|
|||
Ikasketa eraikitzailea izanen da. Gaia hasi
aurretik beharrezkoak diren kontzeptuak (aurreko ikasturteetan ikasitakoak)
gogoratuko ditugu, hortik abiatuta gaia lantzeko. Motibazioari eragiteko ahal
den neurrian errealitatetik hartutako adibideak erabiliko dira azalpenak
emateko. Behar hainbat adibide eta ariketa ebatziko ditugu arbelean teoria
eta prozedura garrantzitsuenak lantzeko. Unitate bakoitzaren amaieran
ariketak proposatuko zaizkie ikasleei eman diren eduki guztiak lantzeko eta
erabiltzeko.
Egunero klasean egindakoa birpasatzeaz gain,
askotan bidaliko zaie ikasleei etxean egin beharreko lanen bat. Gelan ez dira
ariketa guztiak zuzenduko. Hala ere, ikasleak zerbait ulertzen ez badu edo
ariketaren bat bereziki egitea nahiko balu, hurrengo egunean irakasleari
eskatuko dio.
Koadernoa edonoiz eskatu ahalko zaio ikasleari
bere lanari buruzko beste datu bat izateko. Horregatik orriak artxibatzeko
dituen koadernoa erabiltzea komeni da, irakasleak eskatzean koaderno osoa
eraman behar ez izateko.
|
|||
EBALUAZIO
IRIZPIDEAK
|
|||
Departamentuaren
programazioan daude.
|
|||
EBALUAZIO PROZEDURAK
|
|||
Lanetan, azterketetan, kontroletan eta probetan honako irizpide
hauek hartuko dira kontuan:
Bai taldeka, bai banaka ikasleek egindako lan espezifikoak hartu
ahal dira kontuan.
Ikasleek baimena izanen dute kalkulagailuak erabiltzeko hainbat
ariketetan izan ezik.
|
|||
KALIFIKAZIO
ETA ERREKUPERAZIO SISTEMA
|
|||
Unitate bakoitzaren ondoren azterketa bat
eginen dugu eta ebaluazio bakoitzean haien arteko batez bestekoa kalkulatuko
dugu baldin eta azterketetan lortutako nota 4,00 edo gehiago bada. Irakasleak,
aldez aurretik abisurik eman gabe, probatxoren bat egin dezake, ikasleak
barneratutakoaren hausnarketa egiteko. Ikasleak honela lortutako nota 5,00
edo gehiago bada, hurrengo atalak kontuan hartuko zaizkio kalifikatzeko:
·
Ikasturtean zehar egindako azterketak: %40
·
Lan koadernoa (ordena, ariketak, …): %10
o Klasean
emandako azalpenak, lantzen ditugun kontzeptuen azalpenak edo/eta
definizioak, klasean egindako ariketak, etxerako lanak.
o Laburpenak
edo/eta eskemak
o Txukuntasuna:
AZALA ( Izena, abizena, klasea, gaiaren tituloa), gaian landuko duguna,
orriak zenbakitutak, letra garbia.
o Portafolios
batean entregatu puntualtasunez.
·
LABORATEGIKO PRAKTIKEN GARAPENA ETA
TXOSTENAK: %20
o Laborategiko
arauak errespetatzea eta irakasleak esaten duena beti egitea.
o Praktikak
interesarekin egitea
o Materiala
tentuz eta modu egokian erabiltzea.
o Datuak
ahalik eta modu zehatzean hartzea.
o Laborategi
txostena egoki betetzea, atal guztiak betetak eta txukuna.
·
Lanak: %10
o Lanak
interesarekin egitea.
o Klaseko
orduak probestu lana egiteko.
o Eskatzen
diren atal guztiak eta baldintza guztiak betetzea.
o Puntualtasunez
entregatzea.
o Aurkezpena
·
Ikaslearen jarrera %20
·
Klasearen dinamikan positiboki eragitea:
·
klasea hastean bakoitza bere tokian eta materiala prest
edukitzea,
·
irakaslearen azalpenak arretaz entzutea,
·
hitz egin nahi duzuenean txanda eskatzea eta besteen
txanda errespetatzea,
·
irakaslea eta ikaskideak errespetuz tratatzea,
·
bakarkako lanak bakarka egitea eta taldean direnean
egoki parte hartzea,
·
klasea ahalik eta gehien probestea.
·
Parte hartzea:
·
irakaslearen galderak erantzutea,
·
zalantzak galdetzea( zuk dituzun zalantzak beste askok
izango dituzte, galderak egitea guztiontzat onuragarria da),
·
jarduerak zuzentzean parte hartzea eta zalantzak
galdetzea.
·
Klaseko jarduerak eta etxeko lanak egitea
·
Lanak puntualtasunez entregatzea.
·
Laborategiko arauak errespetatzea.
Ikasleak ebaluazioren bat gainditzen ez badu, dagokion
berreskurapena egin beharko du.
Ikasturtearen bukaeran hiru ebaluazioen noten arteko batez bestekoa
kalkulatuko da. Modu honetan gainditzen ez duenak, ekainean suspenditutako ebaluazioa(k)
berreskuratu beharko d(it)u.
3. ebaluazioko berreskurapena egiteko astirik
ez balego, ekaineko azterketa egunean egingo
da.
Lehen deialdian gainditzen ez
duen ikasleak bigarren deialdia prestatzeko ikassaioetara etortzeaz gain
ikasgai osoko Nahikotasun azterketa egin beharko du eta gainditzeko
gutxieneko nota 5,00 izanen da.
|
|||
OHARRA
|
|||
Programazio hau ez dago itxita. Ikasturtean zehar zerbait aldatu
beharko balitz (arrazoi pedagogikoak direla eta, egutegiaren gorabeherak
direla eta … ) ikasleei jakinaraziko zaie.
|
|||
Burlata, 2018ko iraila
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina