Zentzumen-hartzaileak
Pertsonok etengabe jasotzen dugu informazioa gorputzaren barnetik zein kanpotik. Informazio horiei estimulu esaten zaie, eta zentzumen-hartzaileei esker hartzen ditugu.
Hartzaileetako nerbio-bulkadak nerbioen bidez igortzen dira nerbio-sistema zentralera, eta hark informazioa jasotzen du, interpretatzen du, eta erabakia hartzen du.
Zentzumen-hartzaileak non dauden, bi mota bereizten dira:
Julen Calvo Jimenez rena da
LOTURA INTERESGARRIA
- Barne-hartzaileak. Organismoaren barnean daude, eta gure gorputzaren egoera orokorrari buruzko informazioa hartzen dute (egarria, pixagalea, osasun-arazoak, jarrera…).
- Kanpo-hartzaileak. Kanpoko informazioa hartzen dute (argia, hotsak, larruazalaren gaineko presioa, usainak, zaporeak…). Batzuk elkartu egiten dira, eta zentzumen-organoak osatzen dituzte.
LOTURA INTERESGARRIA