Lokomozio-aparatua
Nerbio-sistemak kanpo- nahiz barne-estimuluei erantzunez agintzen dituen mugimenduak egiten ditu lokomozio aparatuak.
Mikel Etxarri rena da.
Eskeleto-sistema
Eskeleto-sistema hezurrek eta giltzadurek osatzen dute.Hezurrak zelula biziz eta gatz mineralez osatutako organo gogorrak eta erresistenteak dira. Gorputzeko hezur guztien multzoari eskeleto deritzo.
Hezurren barnealdea arola da. Hantxe dago hezur-muina; muin horretan sortzen dira odoleko zelulak. Hauek dira eskeletoaren funtzioetako batzuk: gorputzaren pisuari eustea; gorputzaren mugimenduan esku hartzea; eta bizi-organoak babestea, hala nola bihotza, garuna eta bizkarrezurra.
Giltzadurak
Giltzadurak hezurren arteko loturak dira.Hiru giltzadura mota daude:
- Finkoak. Hezurrak elkarren artean sendo-sendo lotzen dituzte, mugi ez daitezen. Hala daude lotuta burezurreko hezurrak.
- Erdi mugikorrak. Hezurrak sendo lotzen dituzte, baina mugimendu txikiak egiten uzten dute. Horren adibide dira ornoak lotzen dituzten giltzadurak.
- Mugikorrak. Era askotako mugimenduak egin ditzakete. Halakoak dira, adibidez, ukondoa, sorbalda, belauna…