Gihar-sistema
Gihar-sistema giharrek eta tendoiek osatzen dute. Giharrak nerbio-sistemaren seinaleei erantzunez tamaina aldatzen duten organoak dira. Garunetik seinale bat hartzen dutenean, giharrak uzkurtu eta laburtu egiten dira. Seinalea hartzeari uzten diotenean, hasierako luzera hartzen dute ostera.
Tendoiak giharrak eta hezurrak lotzen dituzten lokarriak dira. Giharrak uzkurtzen direnean, tendoiek hezurretatik tiratzen dute eta mugiarazi egiten dituzte.
Hiru gihar mota daude:
Tendoiak giharrak eta hezurrak lotzen dituzten lokarriak dira. Giharrak uzkurtzen direnean, tendoiek hezurretatik tiratzen dute eta mugiarazi egiten dituzte.
Hiru gihar mota daude:
- Eskeleto-giharrak. Lokomozio-aparatuaren zati dira. Haien bidez,borondatezko mugimenduak egin daitezke; esaterako, oinez ibiltzea.
- Gihar leunak. Erraien barnealdea estaltzen dute. Haiei esker egiten dira gorputz barneko ez-borondatezko mugimenduak, hala nola digestioarenak.
- Bihotz-giharra. Bihotzeko giharra da, ez-borondatezkoa.