Latex

2019(e)ko otsailaren 13(a), asteazkena

DBH E ZIENTZIAK: LOKOMOZIO APARATUA ESKELETOA

Lokomozio-aparatua

Nerbio-sistemak kanpo- nahiz barne-estimuluei erantzunez agintzen dituen mugimenduak egiten ditu lokomozio aparatuak.

Lokomozio-aparatua bi sistemaz osatuta dago: eskeleto-sistemaz eta gihar-sistemaz; bi sistema horiek elkarrekin jarduten dute gorputza mugitzeko.
Mikel Etxarri rena da.


Eskeleto-sistema

Eskeleto-sistema hezurrek eta giltzadurek osatzen dute.

Hezurrak zelula biziz eta gatz mineralez osatutako organo gogorrak eta erresistenteak dira. Gorputzeko hezur guztien multzoari eskeleto deritzo.

Hezurren barnealdea arola da. Hantxe dago hezur-muina; muin horretan sortzen dira odoleko zelulak. Hauek dira eskeletoaren funtzioetako batzuk: gorputzaren pisuari eustea; gorputzaren mugimenduan esku hartzea; eta bizi-organoak babestea, hala nola bihotza, garuna eta bizkarrezurra.

Giltzadurak

Giltzadurak hezurren arteko loturak dira.
Hiru giltzadura mota daude:
  • Finkoak. Hezurrak elkarren artean sendo-sendo lotzen dituzte, mugi ez daitezen. Hala daude lotuta burezurreko hezurrak.
  • Erdi mugikorrak. Hezurrak sendo lotzen dituzte, baina mugimendu txikiak egiten uzten dute. Horren adibide dira ornoak lotzen dituzten giltzadurak. 
  • Mugikorrak. Era askotako mugimenduak egin ditzakete. Halakoak dira, adibidez, ukondoa, sorbalda, belauna… 
Giltzadura mugikorretan, hezurrak lotailuen bidez lotuta daude; hau da, lokarri elastiko eta oso erresistente batzuez. Mugitzean hezurren ertzetan marruskadurarik sor ez dadin, kartilagoz estalita daude; hezurren artean, likidoz betetako poltsa bat dago, lubrifikatzaile gisa jokatzen duena.