Latex

2018(e)ko urriaren 31(a), asteazkena

4. DBH: MATEMATIKA 2018-10-31

GELAN EGIN DITUGUN ARIKETAK


36. ORRIALDEKO 39. ARIKETA
Auto gidari batek gasolindegi batean gelditzea erabaki du erreserbako argia piztu denean. 54,8 litro gasolio bota ditu. 1,047 €/l an, eta ez da berriro gelditu erreserbako pilotua berriro piztu den arte, 912 km geroago.

  • Zenbat ordaindu  du gasolindegian?
  • Zenbat gastatzen du ibilgailuak erregaitan? (litro/ 100km)
  • Zein da gastua, eurotan, 100 km bakoitzeko?


36. ORRIALDEKO 41. ARIKETA
Ostalari batek 75 cl ko 100 botila ardoko partida erosi du, 6,80 €/botila. Gero, jatetxean, 11,90 € an saldu du botila bakoitza, eta 3,50 € an 15 cl ko kopa bakoitza.
Zer etekin lortu du 73 botila oso saldu baditu eta gainerakoa kopatan saldu badu?


37. ORRIALDEKO 43. ARIKETA
1,20 m $ \times $ 0,80 m ko neurria duen aglomeratu taula bat erosi dugu.

  • Zenbat kostatuko zaigu 13,85 €/$m^2$ an saltzen bada?
  • Zer pisu izango du katalogoan 6,99 kg/$m^2$ dituela iragartzen bada?

37. ORRIALADEKO 46. ARIKETA
Txerto baten dosia $0,05\, cm^3$ koa da. Txertoak 100000000 bakterio baditu $cm^3$ bakoitzeko, zenbat bakterio daude dosi bakoitzean? Adierazi idazkera zientifikoan.


37. ORRIALDEKO 47. ARIKETA
Giza ilearen hazkunde-abiadura $1,6 \cdot 10^{-8} km/h$koa bada, zenbat zentimetro haziko da hilea hilabetean? Eta urtebetean?

37. ORRIALDEKO 44. ARIKETA. ETXEAN EGITEKO.
Lurreko izaki bizidun txikiena $10^{-18} g$ ko pisua duen birus bat da, eta handiena, balea urdina, 138 t inguruko animalia. Zenbat birus beharko genituzke balea baten pisura heltzeko?

IDAZKERA ZIENTIFIKOA ERREPASATZEKO:
Jesus Mª Rey rena da