Latex

2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

TEORIA ZINETIKOA ETA MATERIAREN EGOERAK

TEORIA ZINETIKOAREN ARABERA

XIX. mendearen amaieran, James C. Maxwell eta Ludwig E. Boltzmann garatu zuten.
  • Materia (solidoak, likidoak eta gasak) partikula txikiz osatuta dago.
  • Partikulak higitzen ari dira eten gabe, eta haien artean hutsa dago.
  • Partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz higitzen dira, egoera fisikoa zein den.
  • Zenbat eta handiagoa izan tenperatura, orduan eta bizkorrago higitzen dira partikulak.
Solidoetan, kohesio-indarrak oso indartsuak dira, eta nabarmen nagusitzen zaizkie aldaratze-indarrei. Ondorioz, gorputz solidoen partikulak elkarrengandik oso hurbil daude, eta posizio finkoak dituzte.
Partikula bakoitzak oreka-posizio baten inguruan bibratzeko adina energia dauka, baina ezin da posizio horretatik higitu. Ondorioz, solidoek berezko forma etabolumen konstantea dituzte.

Likidoetan, kohesio- eta aldaratze-indarrak parekoak dira, eta ondorioz, partikulak nolabaiteko askatasunarekin higi daitezke, baina elkarrengandik banatu gabe. Indarren arteko oreka hau dela eta, partikulak bata bestearen gainean irrista daitezke, eta hortaz, likidoak higitu egiten dira , eta ontzira egokitu; hau da, likidoak jariakorrak dira.

Gasen , partikulen arteko kohesio- eta aldaratze-indarrak baztergarriak dira, eta ondorioz, partikulak bata bestetik oso urrun daude, desordenan. Partikulak askatasun osoz higitzen dira . Talka egiten dute bata bestearen kontra, bai eta dauden ontziaren pareten kontra ere.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina