Latex

2017(e)ko azaroaren 29(a), asteazkena

BOYLE MARIOTTEREN LEGEA

Tenperatura konstante mantenduz gero bolumena eta presioa alderantzizko proportzioan daude.

$ \displaystyle P \cdot V = kte.$

$ \displaystyle P_1 \cdot V_1 = P_2 \cdot V_2$




GAY-LUSSACEN LEGEA

Bolumena konstante mantenduz gero gasaren presioa eta tenperatura zuzenki proportzionalak dira.

$\displaystyle \frac{P}{T}= kte. $

$ \displaystyle \frac{P_1}{T_1}= \frac{P_2}{T_2}$


CHARLESEN LEGEA

Presioa konstante mantenduz gasaren bolumena eta tenperatura proportzio zuzenean daude.

$ \displaystyle \frac{V}{T}= kte.$

$\displaystyle \frac{V_1}{T_1}= \frac{V_2}{T_2}$




PROPORTZIONALTASUNA




2017(e)ko azaroaren 23(a), osteguna

ZENBAKI HAMARTARRAK ZATIKI ERAN IDATZI

Gelan landu dugunari errepaso bat egiteko:
Urko Anton ek egina.

Idatzi zatiki era honako zenbaki hamartarrak:
  • $ 0'567 = \frac{567}{1000}$
  • $12'45454545...= \frac{1233}{99}= \frac{137}{11}$
  • $2'9999999999...= \frac{27}{9}=3$





TEORIA ZINETIKOA ETA MATERIAREN EGOERAK

TEORIA ZINETIKOAREN ARABERA

XIX. mendearen amaieran, James C. Maxwell eta Ludwig E. Boltzmann garatu zuten.
  • Materia (solidoak, likidoak eta gasak) partikula txikiz osatuta dago.
  • Partikulak higitzen ari dira eten gabe, eta haien artean hutsa dago.
  • Partikulak askatasun handiagoz edo txikiagoz higitzen dira, egoera fisikoa zein den.
  • Zenbat eta handiagoa izan tenperatura, orduan eta bizkorrago higitzen dira partikulak.
Solidoetan, kohesio-indarrak oso indartsuak dira, eta nabarmen nagusitzen zaizkie aldaratze-indarrei. Ondorioz, gorputz solidoen partikulak elkarrengandik oso hurbil daude, eta posizio finkoak dituzte.
Partikula bakoitzak oreka-posizio baten inguruan bibratzeko adina energia dauka, baina ezin da posizio horretatik higitu. Ondorioz, solidoek berezko forma etabolumen konstantea dituzte.

Likidoetan, kohesio- eta aldaratze-indarrak parekoak dira, eta ondorioz, partikulak nolabaiteko askatasunarekin higi daitezke, baina elkarrengandik banatu gabe. Indarren arteko oreka hau dela eta, partikulak bata bestearen gainean irrista daitezke, eta hortaz, likidoak higitu egiten dira , eta ontzira egokitu; hau da, likidoak jariakorrak dira.

Gasen , partikulen arteko kohesio- eta aldaratze-indarrak baztergarriak dira, eta ondorioz, partikulak bata bestetik oso urrun daude, desordenan. Partikulak askatasun osoz higitzen dira . Talka egiten dute bata bestearen kontra, bai eta dauden ontziaren pareten kontra ere.


2017(e)ko azaroaren 18(a), larunbata

GASEN PROPIETATEAK LABORATEGIAN

Honelako galderei erantzuna emateko:
  • Gasek bolumena okupatzen dute?
  • Gasek pisua dute?
  • Gasen bolumena finkoa da?
  • Aireak presioa egiten du gure gainean?
Bideo hauek ikusi
eBlaiEskola


Laborategian antzeko esperimentuak egingo ditugu.


2017(e)ko azaroaren 11(a), larunbata

MATERIAREN HIRU EGOERAK


Materiaren hiru egoeretan: solido-egoera, likido-egoera eta gas-egoeran, agertzen diren ezaugarriak ongi aztertzeko, bi bideo eta lotura bat dituzue:
Materiaren egoerak aztertzeko lotura





Plasma egoera: Gas bat tenperatura oso handietan jartzen denean, molekulak elkarren artean oso distantzia handietan (gasetan baino handiagoa) eta desordenatuta aurkitzen dira, independienteak dira eta elektroi askeak sortzen dira (ionizatuta daude).
egoera horretan dago materia izarretan;ekaitzen tximistek ere, plasma egoera sortzen dute airean. Plasma-telebistetan erabiltzen den tentsio handiko korronte elektrikoak, materia ionizatzen du eta plasma egoera lortzen da pantailan



2017(e)ko azaroaren 8(a), asteazkena

MATEMATIKA AZTERKETA

Gaur Matematika azterketa egin dugu, eta honako galderak atera dira, besteak beste:

Zenbaki osoen eragiketak lantzeko:  $4 - (-2) \cdot \left[ - 8 - 3 \cdot (5 - 7) \right]$
$ \begin{array}{l} 4 - (-2) \cdot \left[ - 8 - 3 \cdot (5 - 7) \right] = 4 + 2 \cdot \left[ - 8 - 3 \cdot (-2) \right] = \\ = 4 + 2 \cdot \left[ - 8 +6 \right] = 4 +2 \cdot \left[ -2\right] = 4 -4 = 0 \end{array} $

Merkatari batek 225 zaku kafe erosi ditu. Zaku bakoitzak 45 kg ditu, eta 250 gramoko poltsatan sartu ditu. Zenbat diru irabaziko du poltsa bakoitza 2 eurotan saltzen badu?
225 × 45 = 10 125 kg, 250g = 0.25 kg.
10 125 ÷ 0.25 = 40 500 poltsa. Eta 40 500 × 2 = 81 000 €.

Idazkera zientifikoa lantzeko:
Argi-urtea ⇒ 9 460 800 000 000 km = $ 9'4608 \cdot 10^{12} $ km

Kalkulagailuaren erabilpena eta zenbaki hamartarrak erabiltzeko:
Egin kalkulagailuarekin eta biribilbu hamarrenetara:
$ 0'1 \cdot 9'6 - 4'5 ÷ 1'2 =$ $0'98 - 3'75 = -2'79 \rightarrow -2'8$

Kalkulatu 3242 ÷ 375 zatiketaren emaitza zifra hamartar batekin eta dagokion hondarra.
Kalkulagailuarekin 3242 ÷ 375 = 8.645333...
3242 - 375 × 8.6 = 17 hondarra.

Berreketen propietateak erabiltzeko honako ariketak izan dira ere:
  • $ 5^4 \cdot 3 ^4 = 15^4$, 
  • $ a^4 \cdot a^3 = a^7 $, 
  • $ 18^5 : 6^5 = 3^5 $, 
  • $ \left( 4^3 \right)^4 = 4^{12}$.


2017(e)ko azaroaren 6(a), astelehena

MATERIAREN EGOERAK


Datorren astean Materiaren egoerak landuko ditugu, lehen errepasoa hemen duzue.

Zerbait txertatu nahi baduzue, aurrera!!!!!



Hecho con Padlet

Idazkera Zientifikoa

Idazkera zientifikoaren erabilpena ikusi dugu gaur gelan, laguntza moduan hona hemen bideo bat:

Egilea: Jesus Mª ReyLicencia de YouTube estándar




2017-11-3 Ostirala Fisika

GOGORATU!!!!!!! 
OSTIRALEAN AZTERKETA
Fisika ikasgaian Materia gaia landu dugu, eta honako edukiak jorratu ditugu:
NASA's Marshall Space Flight Center/Creative Commons
MATERIA
  • MATERIA ETA ZER PROPIETATE DITUEN
    • PROPIETATE OROKORRAK
    • PROPIETATE BEREIZGARRIAK
  • NEURKETA
    • MAGNITUDEA ETA UNITATEA
    • NAZIOARTEKO UNITATE SISTEMA
    • UNITATEAK ALDATZEA ETA ALDAKETA-FAKTOREAK
    • IDAZKERA-ZIENTIFIKOA
  • DENTSITATEA


Ongi etorri

Hobekuntza programako 3:DBH E taldeko Esparru Zientifiko Matematiko ikasgaian lehen ebaluaketan landuko ditugun gaiak honakoak dira: