Latex

2018(e)ko irailaren 28(a), ostirala

4 DBH E ZIENTZIA APLIKATUA: Adierazpen grafikoa. Grafiko motak. Sektore-diagrama.

ESPERIMENTUAN LORTUTAKO DATUEN ADIERAZPENA

Datuak adierazteko oso modu eraginkorra grafikoen bidezkoa da, hauek aldagai askearen eta menpeko aldagaiaren arteko erlazioa ikusmenaren bidez ezartzea ahalbidetzen baitigute. Datu moten arabera, grafiko bat ego beste erabiliko da.

Sektore diagrama. Grafiko hau oso baliagarria da ehunekoak adierazteko. Sektore bakoitzaren tamaina eta adierazten duen ehunekoa proportzionalak dira. Borobilak 360º ditu eta hauek %100 adierazten dute. Grafikoren erdia,hau da 180º, % 50-a adierazten dute, zirkuluaren laurdena: 90º, % 25-a adieraziko dute etab.

ESKUZ NOLA EGITEN DEN SEKTORE-DIAGRAMA:

ORDENAGAILUAN EGITEKO SEKTORE DIAGRAMA:


DBH 4.E MATEMATIKA- ZATIKIEN BURUKETAK BI

GAURKO BURUKETAK


Bulego batek 297000 €-ko aurrekontua du urte osorako. Gastu finkoak aurrekontuaren bostena izango dira, eta gainerakoaaren $\displaystyle \frac{2}{11}$ ekipamendu eta tresnerian erabili baharko dira. Zenbat geratuko zaie beste gastu batzuetarako?
SOLUZIOA: Beste gastuetarako 194400 € geratuko zaie.
Klub batek 1200 sarrera ditu partida baterako. Sarreren $\displaystyle \frac{3}{5}$ zaleei salduko dizkie, eta geratzen direnen $\displaystyle \frac{5}{8}$, beste taldekoei. Zenbat sarrera geratuko dira leihatilan saltzeko?
SOLUZIOA: 180 sarrera leihatilan saltzeko.
Dentista batek 1 h eta $\displaystyle \frac{3}{4}$ egiten ditu kontsultan egunero. Egunean 15 pertsona hartzen baditu, orduaren zer zati egiten du bakoitzarekin? Zenbat minutu dira?
SOLUZIOA:
Banaketa hau egin da lauren artean: A-k eta B-k osotasunaren $\displaystyle \frac{2}{7}$ eta $\displaystyle \frac{13}{21}$ hartu dute, hurrenez hurren. C-k, gainerakoaren $\displaystyle \frac{7}{10}$. Eta D-k, 390 €. Zenbat diru banatu da?
SOLUZIOA:

ETXERAKO LANA 19. ORRIALDEKO 18. ETA 19. ARIKETAK.

2018(e)ko irailaren 26(a), asteazkena

DBH 4.E MATEMATIKA- ZATIKIEN BURUKETAK

PROLEMAK ZATIKIEKIN

ABIDIDE ERRAZA:
 


Lursail bat hiru zatitan banatu dute. Bi zati lursail osoaren $\displaystyle \frac{2}{5}$ eta $\displaystyle \frac{1}{3}$ dira. Zein da zatirik handiena? Zati txikiena 240 $m^2$-koa bada, zer azalera du lursail osoak?
SOLUZIOA: Zatirik txikiena hirugarrena da: $\displaystyle \frac{4}{15}$. Eta lursailaren azalera: 900 $m^2$-koa da.
Ikasgela bateko mutilen $\displaystyle \frac{2}{5}$-ek betaurrekoak dituzte. Gela horretan 36 ikasle daude eta $\displaystyle \frac{7}{12}$ neskak dira. Zenbat mutilek dituzte betaurrekoak?
SOLUZIOA: 21 neska daude, 15 mutil eta betaurrekodun 6 mutil.
Gorkak asteko sariaren $\displaystyle \frac{2}{7}$ musikan eta $\displaystyle \frac{1}{5}$ liburutan gastatu du. Sariaren zer zati gastatu du? Zer zati geratzen zaio?
SOLUZIOA: Geratzen zaio diruaren $\displaystyle \frac{18}{35}$.

BESTE ADIBIDE BAT


Fruta denda batean, goizean, dendako frutaren $\displaystyle \frac{3}{5}$ saldu dute eta, arratsaldean, geratzen zenaren erdia. Zer zati geratu zaie saldu gabe? Hasieran 750 kg fruta bazeuden, zenbat kilo saldu dituzte?
SOLUZIOA: Saldu gabe $\displaystyle \frac{1}{5}$.  600 kg saldu dituzte.
1500 €-ko soldata batetik, seirena jatekoan gastatzen da; hipoteka ordaintzeko, berriz, jatekan baino 350 € gehiago. Soldataren zer zati geratzen da beste gauza batzuetarako?
SOLUZIOA: Soldataren $\displaystyle \frac{13}{30}$ geratzen zaie.
Merkatuko postua itxi duenean, meloi saltzaileak hau pentsatu du: "Gaur hainbeste meloi saldu ditut. Hamaika baino ez zaizkit gelditu; hau da, saldu ditudanen hamarrena" zenbat meloi zituen hasieran saltzeko?
SOLUZIOA:121 melio zituen hasieran saltzeko.

2018(e)ko irailaren 21(a), ostirala

DBH 4.E MATEMATIKA- ZATIKIAK

ZATIKIEN BIDERKETA ETA ZATIKETA


Gelan egindako lana:
  • 17. orrialdeko 5. ariketa: SOLUZIOAK
a)  $\displaystyle \frac{3}{4}$, b)  $\displaystyle \frac{5}{4}$, c)  $\displaystyle \frac{1}{2}$, d)  $\displaystyle \frac{1}{6}$
  • 17. orrialdeko 8. ariketa: SOLUZIOAK
a)  $\displaystyle \frac{3}{2}$, b)  $\displaystyle \frac{11}{18}$, c)  $\displaystyle \frac{1}{7}$, d)  $\displaystyle \frac{64}{63}$, e)  $\displaystyle \frac{1}{16}$, F)  $\displaystyle \frac{-2}{7}$
ETXERAKO LANA: 8. ARIKETAKO e) ETA f) ATALAK

2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

4 DBH E ZIENTZIA APLIKATUA:

ZIENTZIAREN HISTORIA


ARIKETA:
Informa zaitez ondorengo pertsonai historikoek zientzian egindako ekarpenen inguruan.
PERTSONAIA IKASLEA
Arkimedes Naroa Requena
Copérnico Markel Alonso
Kepler Ander Lus
Galileo Ander Orzanco
Euler Ane Oroz
Einstein Joseba Albares
Stephen Hawking Unai Alvarez
Marie Curie Naroa Aznar
Mary Somerville Olaia Etxeberria
Newton Aingeru Fernandez
Pitagoras Unai Muguiro



4 DBH E MATEMATIKA ZATIKIAK BATUKETAK KENKETAK



Gelan egin ditugun ariketak:
  • $\displaystyle \frac{1}{2}+\frac{1}{4}+\frac{1}{8}=\frac{7}{8}$
  • $\displaystyle \frac{3}{4}+ 2 - \frac{13}{10}=\frac{29}{20}$
  • $\displaystyle 1 - \left( \frac{1}{3} + \frac{1}{6}\right)= \frac{1}{2}$
  • $\displaystyle \frac{7}{3} - \left( \frac{2}{6} + \frac{5}{9} \right) = \frac{13}{9}$
  • $\displaystyle \frac{5}{2} - \left[ 1 - \left( \frac{2}{3} - \frac{1}{4} \right) \right]= \frac{23}{12}$
  • $\displaystyle \frac{1}{3}- \left[ \frac{3}{4}+\left( \frac{4}{5}-1\right) - \frac{1}{20} \right]=-\frac{1}{6}$
Etxerako lana: 21. orrialdeko 5. ariketatik a) atala:
$$ \left( \frac{3}{5} - \frac{1}{4} + 2 \right) - \left( \frac{3}{4} - \frac{2}{5} + 1 \right) =$$